Edukira joan

Federico Valverde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Federico Valverde

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFederico Santiago Valverde Dipetta
JaiotzaMontevideo1998ko uztailaren 22a (26 urte)
Herrialdea Uruguai
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Madril /
Uruguay national under-17 football team2014 / 20152411
Real Madril2015 /
Uruguay national under-20 football team2016 / 201621
Real Madril Castilla Club de Fútbol2017 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Kirol zenbakia8
Pisua72 kilogramo
Altuera183 zentimetro

IMDB: nm10804383 Facebook: TuyYoJuntosFede10 Twitter: fedeevalverde Instagram: fedeevalverde FIFA: 402884 UEFA: 250101284 Edit the value on Wikidata

Federico Santiago Valverde Dipetta (feðeˈɾiko βalˈβeɾðe ahoskatua; Montevideo; Uruguai, 1998ko uztailaren 22a), kirolean Fede Valverde izenaz ezaguna, erdilari jolasten duen uruguaitar futbolari bat da, 2017tik Real Madril Club De Futbol taldean jolasten du[1]. 2017tik Uruguaiko selekzioaren internazional absolutu da.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valverde Mina Bonino kazetari eta aurkezle argentinarrarekin ezkonduta dago. Elkarrekin seme bat dute, Benicio, 2020ko otsailaren 20an jaioa. M. Boninok 29 urte ditu eta Federikok 24.[2]

Txikitatik oso pertsona baxua eta azkarra izan zen, horregatik bere entrenatzaileak "txoritxoa" deitzen zion, korrika egiten zuen bezala. Beti gustatzen zitzaion pilota etxeko patioko hormaren kontra jotzea, eta gurasoek beti ikusten zuten. Egun, horma horren egoera kaxkarra bada ere, Valverderen gurasoek ez dute konpondu nahi, orain Madrilen bizi den semea gogoan izateko.[2]

Hasierak Uruguain

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an Club Atlético Peñaroleko harrobian hasi zen eta urte horretan 8 golak sartu zituen, titulurik lortu ez arren. Bere errendimendu onaren esker, klubaren koordinatzaileak, Nestor Gonçalves, gomendatu zuen Uruguairen sub-15 selekziora, ez konbentzitu arren, onartu egin zuten[3], eta ordutik ez zuen utzi selekzioa.

2013an lortu zuen bere lehen titulua, Uruguaiko sub-15 txapelketa irabazita. Sub-16rekin 2014ko Clausura txapelketa irabazi[4] zuen eta finalak behartu zituzten Riverren aurka.

Apirilean Peñarol taldearekin entrenatzera gonbidatu zuten lehen aldiz, 17 urtez azpiko selekzioko Santiago Bueno eta Diego Rossirekin batera. Hala ere, klub batek besteek baino asmo serio eta aurreratuagoak zituen. 2015eko uztailaren 1ean hasi ziren klubaren denboraldiaurreko lanak, baina Valverde ez zen parte izan Uruguaiko 18 urtez azpiko selekzioak deitu zuelako. 26 urte azpiko selekzioarekin lagunarteko txapelketa bat jokatu eta irabazi ondoren, 2015-16 denboraldian sartu zen «aurinegro» taldean, Uruguaiko txapelketa eta Libertadores Kopa irabazteko helburuarekin.

Uztailaren 23an egin zuen debuta klubarekin, 17. urtebetetzearen biharamunean, Esporte Clube Cruzeiroren aurkako nazioarteko lagunarteko partida batean. Bere jarduera onek Bengoechea entrenatzailea konbentzitu zuten, eta honek lehen taldean mantendu zuen kontuan hartzeko. Diego Forlán, Marcelo Zalayeta, Carlos Valdez eta Matías Aguirregaray bezalako jokalariekin batera aritu zen. Profesional mailako debuta Irekiera Txapelketaren lehen egunean egin zuen, 2015eko abuztuaren 16an, Club Atlético Cerroren aurka, Centenario estadioan. Titular izan zen 17 urte eta 22 egunekin eta sentsazio onak utzi zituen jokatu zituen 55 minutuetan.

Udako etenaldiaren ondoren, C. A. Cerroren aurka jokatu zuen Klausura Torneoko lehen partidako lehen partida, norgehiagokako azken 16 minutuak jokatuz. Maila ona erakutsi zuen eta ondo argitu zuen bere taldeak garaipenaren gola 1-2ko emaitzarekin lor zezan.[5]

Maiatzaren 15ean, Peñarolekin jokatu zuen hamargarren partidan, bere lehen klasikoa jokatu zuen Club Nacional de Football taldearen aurka maila gorenean, non titular izan zen 17 urterekin. Partida berdinketarekin bukatu zen eta Valverdek 75 minutu jokatu zituen. Erabakigarria izan zen, halaber, ekainaren 12an Club Plaza Colonia de Deportes taldearen aurka jokatu zuen Uruguaiko txapelketa. Jokalaria titular izan zen luzapen batera joan zen partida lehiatuan. Peñarol kanporaketaz baliatu zen luzapenean garaipena lortzeko eta txapelketako titulu orokorra lortzeko. Federikok 12 presentziarekin amaitu zuen profesional mailako lehen denboraldia, 2015eko Irekiera Txapelketa eta 2015-16ko Uruguaiko Txapelketa lortu zituzten, Libertadores Kopan nazioarteko debuta egiteaz gain.

Real Madridera iritsiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sub-17 bukatu eta gero Arsenal Football Club interesaru zuen berarekin eta 3,4 milioi euro eskeini zuen beragatik. Beste klub batzuek ere interesa azaldu zuten. 2016ko apirilaren 4an Real Madrid-ek 5 milioi euro eskaini zituen bere zerbitzuengatik, 17 urtez azpiko Hegoamerikarra lehiatzen zen bitartean.

2016ko uztailaren 28an sartu zen Real Madrid Club de Futbol taldean, nazioarteko eskualdaketetan FIFAren araudiaren arabera adin-nagusitasuna bete arte itxaron ondoren, Real Madrid Castilla Club de Fútbol talde filialarekin kontratua eginda. Denboraldiaurrearen ondoren, abuztuaren 6an egin zuen debuta Sociedad Deportiva Huescaren aurkako lagunarteko partida batean, 2-1eko porrotarekin amaitua, eta partidara sartu zen hurrengo minutuan. Egun batzuk geroago, Club Polideportivo Merida eta Real Valladolid "B" taldeen aurkako lagunartekoetan ere minutuak izan zituen.

Ez zen txapelketa nazionaleko lehen jardunaldirako deitu, eta bere debuta abuztuaren 27an egin zuen ordezko gisa, Real Union Cluben aurka, 1-0 galdu ondoren. Klubak bere progresioa indartu zuen lehen taldeko entrenamenduetara deituz, eta haien ondoren titulartasuna estreinatu zuen irailaren 3an Sociedad Deportiva Amorebietaren aurka, non Aleix Febasen jokaldi baten ondoren Espainian bere lehen gola sartu zuen, Alfredo Di Stéfano estadioan 3-2ko emaitzarekin garaipena lortzeko erabakigarria izan zena.

Irailaren 14an Jubenil Ligako multzoen fasean debutatu zuen UEFA txapelketetan, Lisboako Sportingen aurka. Valverdek Sergio Diazi lagundu zion zelaiaren ia erditik egindako pase batekin, hau da, behin-behineko 1-0ekoarekin, baina portugaldarrak denbora betera joan ziren. 5 Txapelketan sei partida jokatu zituzten, talde lisboarrak finalerdietan kanporatu zuen arte, 2-4 galdu baitzuen.

Selekzioan Ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Federiko Uruguaiko gazteen selekzioetako bat izan da 15 urtez azpikoetan, 17 urtez azpikoetan, 18 urtez azpikoetan eta 20 urtez azpikoetan.[6]

Urte amaieran, Alejandro Garay entrenatzaileak Argentinara joateko eta lagunarteko hiru partida jokatzeko deialdia egin zuen. Celesterekin debutatu zuen azaroaren 13an, Newell 'sen aurka jokatu zuen Rosarion eta 2 eta 1 irabazi zuten.

2013aren hasieran, Boliviara joateko eta Mundialito Tahuichi[7]. parte hartzeko deitu zuten. Lau partida jokatu zituen, guztiak 15 urtez azpiko kluben aurka, baina final-laurdenetan kanporatuta geratu ziren.

Gero, Azerbaijanera joateko eta Caspian Cupeko kide izateko deitu zuten. Tayikistan, Japonia, Uzbekistan eta Bulgariako selekzioen aurka jokatu zuten. Valverdek 4 partidak jokatu zituen eta azken partidan gol bat sartu zuen, zazpigarren postuan bukatu zuten.

2013ko Mexiko Kopa jokatzeko jokalarien zerrendan sartu zuen Garay entrenatzaileak. 2013ko abuztuaren 10ean egin zuen debuta, Panamaren aurka, eta 6 eta 1 irabazi zioten. Bigarren partidan, Brasilen aurka jokatu zuten, Federikok gol bat sartu zuen eta 2 eta 2 berdindu zuten. Multzoen faseko azken partidako aurkaria AEB izan zen, Valverde 57. minutuan sartu zen, baina 3 eta 1 galdu zuten.

Multzoko bigarren postuan sailkatu ziren, Brasil 4 punturekin berdindu ondoren, baina gol-alde hobea izan zuten. Final-laurdenetan, Kolonbia izan zen bere aurkaria, 26 minututan 3 eta 0 galtzen ari ziren, baina lehen denbora amaitu aurretik Celestek aldeak murriztu zituen gol batekin, bigarren zatirako berdinketa lortu zuten eta penalak behartu zituzten, uruguaitarrek 7 eta 6 irabazita.

Finalerdian, berriz ere Estatu Batuekin gurutzatu ziren, oraingoan Uruguaik irabazi zuen 2 eta 0.

Finala abuztuaren 18an jokatu zen, Azteca estadioan Argentinaren aurka, 31. minutuan Tomas Conechnyk albicelestarra jarri zuen aurretik eta azkenean partida irabazi zuten[8]. Valverdek Uruguaik jokatu zituen 6 partidak jokatu zituen, gol bat sartu zuen eta zilarrezko domina lortu zuten.

2013ko 15 urtez azpiko Hegoamerikan jokatzeko deitu zuten, 2 partida jokatu zituen eta gol bat sartu zuen, baina Uruguai kanporatuta geratu zen lehen kanporaketan[9].

2014an 17 urtez azpiko hautaketa prozesua hasi zen Santiago Ostolazaren eskutik[10].

Maiatzaren 13an egin zuen debuta 17 urtez azpikoarekin, Paraguairen aurkako lagunarteko partida batean Asuncionen, bigarren zatian sartu zen, 73. minutuan bere mailako lehen gola sartu zuen eta 3 eta 0 irabazi zuten.

Urrian Frantziara joan ziren Limoges Txapelketa jokatzera, Ukraina, Frantzia eta Kanadako 18 urtez azpiko selekzioen aurka.[11] Bi partida jokatu zituen eta gol bat sartu zuen. Uruguaik 17 urtez azpikoarekin txapelketa jokatu zuen arren, txapeldun atera zen 5 punturekin.[12]

Paraguain 17 urtez azpiko Hegoamerikarra jokatzeko behin betiko zerrendan sartu zuten. 2015eko martxoaren 6an egin zuen debuta txapelketa kontinentalean, Boliviaren aurkako multzoen faseko lehen partidan, gol bat bihurtu zuen eta 4 eta 1 irabazi zuten.[13] [14][15][16]Bigarren partida aurkari klasikoaren aurka izan zen, Argentinaren aurka, markagailua 5. minutuan ireki zen area kanpotik egindako erremate batekin, gero 63. minutuan Tomás Conechnyk 1-1ekoa sartu zuen albicelestarrarentzat, baina amaieran Nicolás Schiappacasseri penala egin zioten eta Federikok 76. minutuan gol bihurtu zuen, 2-1 irabazi zuten.[17][18] Hirugarren partidan, Federikok gol bat bihurtu zuen 17. minutuan, eta Celestek 4 eta 1 irabazi zion Txileri.[19][20]

2015eko apirilaren 16an, Alejandro Garayk 18 urtez azpiko Uruguai defendatzeko deitu zuen Hego Korean jokatu zen 18 urtez azpiko Suwon JS Nazioarteko Txapelketan.

Kluba Denboraldia Liga Copas [decimal 1] Internacional [decimal 2] Total [decimal 3] Golegile media (%)
Div. Partiduak Golak Asistentziak Partiduak Golak Asistentziak Partiduak Golak Asistentziak Partiduak Golak Asistentziak
C. A. PeñarolTxantiloi:URU 2015-16 1. 12 1 1 1 13 0 2 0
Kluba totala 12 0 1 0 0 0 1 0 1 13 0 2 0
R. M. Castilla C. F.Txantiloi:ESP 2016-17 2.ª B 30 3 1 Inaccesibles 30 3 1 0.10
Kluba totala 30 3 1 0 0 0 0 0 0 30 3 1 0.10
R. C. D. La CoruñaTxantiloi:ESP 2017-18 1. 24 1 25 0 0 0
Kluba totala 24 0 0 1 0 0 0 0 0 25 0 0 0
Real Madrid C. F.Txantiloi:ESP 2018-19 1. 16 1 5 4 25 0 1 0
2019-20 33 2 5 5 6 44 2 5 0.05
2020-21 24 3 1 2 7 33 3 1 0.09
2021-22 31 1 4 1 11 1 46 1 2 0.02
2022-23 9 4 1 5 1 1 14 5 2 0.36
Kluba totala 113 9 9 16 1 0 33 1 2 162 11 11 0.07
Karrera Totala 179 12 11 17 1 0 34 1 3 230 14 14 0.06
Selekzioa Alderdia Lagunkoi Kontinentalak Mundialak Totala Golegile media
Part. Goles Asist. Part. Goles Asist. Part. Goles Asist. Part. Goles Asist.
AbsolutuaTxantiloi:URY 2017-18 1 3 1 4 1 0 0.25
2018-19 6 1 4 10 1 0 0.10
2019-20 6 1 6 0 1 0
2020-21 5 4 9 0 0 0
2021-22 3 1 3 1 0 0.33
Selekzio Totala 13 1 1 9 0 0 10 2 0 32 3 1 0.09
Titulua Cluba Urtea
Liga Txapelketa  URU C. A. Peñarol 2016
Espainako Superkopa  ESP Real Madrid C. F. 2020
Liga Txapelketa 2020
Espainako SUperkopa 2022
Liga Txapelketa 2022

Internazionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Titulua Cluba Urtea
Klubeko Mundiala  ESP Real Madrid C. F. 2018
Txapeldun Liga 2022
Europako Superkopa 2022
  1. Incluye datos de la Copa del Rey (2017-Act.), Supercopa (2019-Act.)
  2. Incluye datos de la Copa Libertadores (2016) / Liga de Campeones (2018-Act.); SuperCup (2022) / Mundial de Clubes (2023).
  3. No incluye datos de partidos amistosos.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «El Real Madrid ficha al joven uruguayo Federico Valverde» AS.com 2015-05-23 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. a b (Gaztelaniaz) Hendrix, Hale; Hendrix, Hale; Hendrix, Hale. (2019-12-09). «Federico Valverde Childhood Story Plus Datos no contados de la biografía» LifeBogger (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  3. (Gaztelaniaz) «Néstor Gonçalves, descubridor de Valverde: "Era tan bueno que a los 9 años tenía que esconderlo"» Marca.com 2019-10-24 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. (Gaztelaniaz) «El León, ganador del Clausura» ELMUNDO 2014-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. (Gaztelaniaz) «CA Cerro - Peñarol » Resultados & Streaming + Cuotas» Oddspedia (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  6. «16 - Federico Valverde - AUF» www.auf.org.uy (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  7. (Gaztelaniaz) «Sub 15 viajó a Bolivia» Tenfield.com 2013-01-04 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  8. http://www.carasycaretas.com.uy/la-sub-15-de-uruguay-perdio-la-final-con-argentina/ or..
  9. (Gaztelaniaz) «Sudamericano sub 15: Uruguay eliminado en primera fase» futbol.com.uy - Montevideo Portal (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  10. (Gaztelaniaz) «Selección: Selecciones Juveniles Sub 17 y Sub 20 a la cancha en el Complejo Uruguay Celeste» Tenfield.com 2014-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  11. «Uruguay está en Limoges» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  12. (Gaztelaniaz) «Sub 17: Uruguay campeón de Limoges Sub 18» Tenfield.com 2014-10-12 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  13. «archive.ph» archive.ph (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  14. «Sub 17: Uruguay venció a Bolivia» web.archive.org 2015-04-02 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  15. «Uruguay ganó 4-1 a Bolivia en el grupo B del Sudamericano Sub 17 | Depor.pe» web.archive.org 2015-03-16 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  16. (Gaztelaniaz) «Uruguay debutó con triunfo 4-1 sobre Bolivia por el Sudamericano Sub-17» Teledoce.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  17. (Gaztelaniaz) «Sub 17: Uruguay le ganó 2:1 a Argentina» Tenfield.com 2015-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  18. «Uruguay le gana 2-1 a Argentina y encabeza el Grupo B | Conmebol.com» web.archive.org 2015-03-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  19. (Gaztelaniaz) «Sub 17: Uruguay goleó 4:1 a Chile» Tenfield.com 2015-03-12 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  20. «archive.ph» archive.ph (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]